XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aipatu emaitza horien aurka aurkeztu diren berraztertze-errekurtsoak ikusirik eta bertan adierazten diren arrazoiak kontuan izanik, honakoa

ERABAKI DUT:

1.- I Eranskinean aipatzen diren langileen berraztertze-errekurtsoak onartzea, GAI izanik dagokien emaitza.

2.- II Eranskinean aipatzen diren langileen berraztertze-errekurtsoak ez onartzea, EZ GAI emaitzarekin jarraitzen dutelarik.

3.- Erabaki honek agortutzat ematen du administrazio-bidea eta beronen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Zuzentza Auzitegi Gorenaren aurrean, Administrazioarekiko Auzibidea Arautzeko Legearen 58.1. atalak dioenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko otsailak 4.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria, PERU BAZAKO ATUTXA.